Agurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Messik azken partida jokatu du Argentinako selekzioarekin, 21 urteren eta 126 golen ostean

Argentinarrak 208 neurketa jokatu ditu selekzioarekin ibilbide luze horretan, lau txapelketa irabazteaz gain.

FOTODELDÍA AMDEP3697. BUENOS AIRES (ARGENTINA), 06/10/2026.- Lionel Messi de Argentina saluda este martes, al finalizar un partido amistoso entre Argentina y Benín en el estadio Monumental, en Buenos Aires (Argentina). Messi afirmó que "fue un orgullo muy grande defender esta camiseta" y que "jugar en la selección argentina es lo más lindo que te puede pasar" en su último partido con la Albiceleste. EFE/ Adán González
Lionel Messik agur esan dio Argentinako selekzioari. Argazkia: EFE

Lionel Messik azken partida jokatu zuen asteartean Argentinako selekzioarekin, Beninen aurka 3-0 irabazita. Argentinarrak 21 urteko ibilbidea bukatzea erabaki zuen, 208 partida jokatu eta 126 gol sartu ondoren. Azkena penaltiz sartu zuen, emozioz, omenaldiz eta malkoz jositako gau batean. Lau titulu lortu ditu bi hamarkadatan: bitan eskuratu du Amerika Kopa (2021 eta 2024), behin Munduko Txapelketa (Qatar 2022), eta beste behin, Finalissima, 2022an.

126. gola partida hasi eta 70 minutura iritsi zen, penaltiz, Marcel Dandjinou Beningo atezainaren ezkerreko zutoinetik sartutako ezkerkada indartsu batekin.

Messik penaltiz ospatu du gola Beninen aurkako partidan. EFE

Messik gola sartu zuen penaltiz, Beninen aurkako partidan. EFE

Gola sartu aurretik, Messik gol-aukera gehiago izan zituen: 6., 23., 26. eta 32. minutuetan, hain zuzen ere. Bigarren zatiaren hasieran, (48. minutuan) korner bat atera zuen, eta Nicolas Otamendik ukitu lehor batekin Argentina markagailuan aurretik jartzeko aprobetxatu zuen. Otamendirentzat ere azken neurketa izan zen atzokoa, 140.a. Argentinaren bigarren gola Nico Pazek egin zuen, areaz kanpotik egindako jaurtiketari esker. 

Norgehiagoka amaituta, Fernando Véjar epaileak txartelak oparitu zizkion Messiri, eta bi selekzioetako jokalariek lerratuta jarri ziren argentinarra agurtzeko. Azkenik, argi-ikuskizun berezi batekin bukatu zuten gaua, 2005ean debutatu zuenetik soinean zuen kamiseta islatzen zuen Messiren irudi batekin. 

Argentinarrak publikoaren txalo zaparrada jaso zuen partidaren amaieran. EFE

Argentinarrak publikoaren txalo zaparrada jaso zuen partidaren amaieran. EFE

Publizitatea
X
Publizitatea
X