Osasunak garaipena lortu du Huescaren aurka eta aurrera egin du Erregina Kopan
Osasunak partidako iniziatiba eraman du eta azken txanpan Huescari aurre egiteko gai izan da, Erregina Kopako hirugarren kanporaketara eramango dituen 0-1ekoa lortuz.
Osasunak partidako iniziatiba eraman du eta azken txanpan Huescari aurre egiteko gai izan da, Erregina Kopako hirugarren kanporaketara eramango dituen 0-1ekoa lortuz.
Lehen laurdenaren amaieraren eta bigarrenaren hasieraren artean 20 puntuko abantaila hartu du talde taronjak. Paolo Galbiatiren taldeak, aldiz, bi puntu soilik sartu ditu lehen laurdeneko azken lau minutuetan.
Kutxabank Araskik Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan aurkeztu du denboraldi honetako taldea. Zazpi fitxaketa berri egin ditu klubak: Aleksandra Stanacev, Laura Piera, Nikola Dudasova, Julieta Mungo, Kristina Higgins eta Kristina Rakovic. Igandean ekingo diote Endesa Ligari Baxi Ferrolen aurka.
Xabier Azpirozek eta Endika Barrenetxeak neurtuko dituzte indarrak larunbat arratsaldean, Galarretan. Biek materiala hautatu dute gaur. Azpirozi biziegia iruditu zaio, baina ez dio aparteko garrantzirik eman. Oriamendik antolatutako azken final handia da. Azpirozentzat buruz buruko lehen finala izango da; Barrenetxeak, berriz, zazpigarrena du.
"Neke pixka batekin, baina oso pozik", azaldu da Ihart Arakistain sopeloztarra. Atseden hartzea kostatu zaiola onartu du Xabi Barandika gernikarrak, baina "poz-pozik" dagoela erantsi du. "Azkenaldian jokatutako partidarik onena izan zen", azpimarratu du Ihartek. Maiak bigarren Urrezko Gerrikoa jarraian du, eta Barandikak hirugarrena.