Luis Miguel Ramis, baliogabetutako golaz: “Nire ustez, erabaki okerra da; berriro ere, horrek zigortu egin gaitu”
Osasunak 4-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Partida amaituta, entrenatzaileak Iñigo Arguibidek sartutako eta epaileak baliorik gabe utzitako gola izan du aztergai; jokaldi hori gertatu denean, emaitza 1-0ekoa zen.