EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Levante-Athletic partida bertan behera, euri-jasengatik

Gauean bota den erauntsiak norgehiagoka jokatzea eragotzi du. Datozen egunetan jakinaraziko da partida noiz jokatuko den. Hala ere, bi taldeek asteburu honetan zazpigarren jardunaldiari dagokion neurketa dute; Athleticek, etxean, larunbatean, Alavesen aurka, eta Levantek igandean, La Ceramican, Vila-realekin.       

Johaneko-Levante-Athletic-calentamiento

Athleticeko jokalarien beroketa, euripean. Argazkia: EFE

Levanteren eta Athleticen arteko partida bertan behera geratu da eta atzeratu egin dute euri-jasa handiengatik, talde valentziarrak baieztatu duenez. EA Sports Ligako 6. jardunaldiari dagokion neurketa Ciutat de Valencia futbol-zelaian 21:30ean hastekoa zen, baina azkenean ez da posible izan.

Partida hasi baino minutu batzuk lehenago hasi da euritea Valentzian, eta urak berdegunea hartu du.

Levanteko eta Athleticeko jokalariek neurketaren aurreko beroketa ariketak hasi dituzte, harik eta futbol-zelaiaren gainean bota duen ekaitz gogorrak baloia belar gainean ibiltzea eragotzi duen arte.

Bai futbolariak bai Alejandro Quintero Gonzalez epailea aldageletan sartu dira. Epaileak norgehiagoka hasteko ordua baino minutu batzuk lehenago partida atzeratzea erabaki du.
Ciutat de Valencia futbol-zelaiko zati batean zeuden bi klubetako zaleak toki estalietan babesten saiatu dira, eta zain jarraitu dute erabakiaren berri eman eta minutu gutxira.

Halaber, megafonia bidez, esan dute datozen egunetan jakingo dela partida noiz jokatuko den. Bi klubek zazpigarren jardunaldiari dagokion neurketa dute asteburu honetan; Athleticek, etxean, larunbatean, Alavesen aurka, eta Levantek igandean, La Ceramican, Vila-realekin.       

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu laranja ezarri du asteazken honetarako Valentzian, euriteengatik. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X