Luis Garcia Plaza, Jesus Owonoren gainean: “Ez ditzagun bi biktima egin; infernu batean dago, ziur aski”
Sevillaren entrenatzaileak Huescako atezaina izan zuen bere esanetara, Alavesen zebilela; ostegunean nabarmendu du “mutil onbera” dela. Ostiralean, Sanchez-Pizjuanen, Alaves eta Sevilla nor baino nor gehiago arituko dira, eta, Garcia Plazaren iritziz, “ez litzateke jokatu beharko, une honetan”.