Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Anaitasunak Alavesen aurka jokatuko du bihar Txerloian, Errege Kopako lehen jardunaldian. Loren Barbado entrenatzaileak prentsaurrekoan azaldu du partida “aitortza moduko bat” dela beraientzat, baita “bihotzarekin eta emozioarekin” jokatzekoa ere.