Euskaltel-Euskadik Alain Suarezekin osatuko du 2027ko taldea
Alain Suarez kantabriarrak BBK-Euskaditik egin du salto, eta bi urterako sinatu du Euskaltel-Euskadirekin.
Alain Suarez kantabriarrak BBK-Euskaditik egin du salto, eta bi urterako sinatu du Euskaltel-Euskadirekin.
Gasteizko taldea kemen handiz lehiatu da, baina ezin izan du hasieratik nagusi izan den Real Madril garaitu.
Errege Kopan, Espanyolen aurkako kanporaketan, Ugartek 2-1ekoa egin du, eta Rojok, azken minutuan, 4-3koa. Biak ala biak pozarren azaldu dira, partida amaituta eta sailkatzea eskuratuta.
Anaitasunak Alavesen aurka jokatuko du bihar Txerloian, Errege Kopako lehen jardunaldian. Loren Barbado entrenatzaileak prentsaurrekoan azaldu du partida “aitortza moduko bat” dela beraientzat, baita “bihotzarekin eta emozioarekin” jokatzekoa ere.
Bizkaiko taldeak luzapeneko azken minutuan sartu du kanporaketan erabakigarria izan den gola. Adrian Carrionek, Andoni Ugartek, Ander Lakak eta Jon Rojok sartu dituzte Hector Urquiaren taldearen golak; neurketa ikusgarria izan da.