Mikel Gonzalez: “Erabakia oso argi geneukan, zelaia oso arriskutsu zegoen jokalarientzat zein zaleentzat"
Athleticen Futbol zuzendari nagusiak azaldu duenez, partida hasteko 20 minuturen faltan euri-jasa handia hasi da, eta neurketa abiatzea eragotzi du. Gonzalezen ahotan, norgehiagoka bihar jokatzea "ezinezkoa" da, Athleticek beste partida bat duelako larunbatean.