Urrezko Gerrikoaren jabeen biharamun gozoa
"Neke pixka batekin, baina oso pozik", azaldu da Ihart Arakistain sopeloztarra. Atseden hartzea kostatu zaiola onartu du Xabi Barandika gernikarrak, baina "poz-pozik" dagoela erantsi du. "Azkenaldian jokatutako partidarik onena izan zen", azpimarratu du Ihartek. Maiak bigarren Urrezko Gerrikoa jarraian du, eta Barandikak hirugarrena.