Gaizka Garitano: “Blas Ziarreta maisu aparta izan da, entrenatzaile aurreratua, batez ere taktikoki"
Gaizka Garitanok Blas Ziarreta (Santurtzi, Bizkaia, 1947) entrenatzaile historikoaren ondarea goraipatu du. Prestatzaile santurtziarra hil egin da, gaur, asteartea, 79 urte zituela, futbolean hainbat hamarkada eman ondoren. "Asko estimatzen genuen pertsona bat da", adierazi du Garitanok.