Barrenetxea vs Azpiroz, inoiz jokatu gabeko finala larunbatean, Galarretan
Xabier Azpirozek eta Endika Barrenetxeak neurtuko dituzte indarrak larunbat arratsaldean, Galarretan. Biek materiala hautatu dute gaur. Azpirozi biziegia iruditu zaio, baina ez dio aparteko garrantzirik eman. Oriamendik antolatutako azken final handia da. Azpirozentzat buruz buruko lehen finala izango da; Barrenetxeak, berriz, zazpigarrena du.