Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute Lau t'erdiko B Serieko finala
Unai Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 2026ko Lau t'erdiko B Serieko finala. Lehen finalerdian, Amianok 22-17 garaitu du Xabier Rekalde, banakako bere hirugarren finalera sailkatuz. Bigarrenean, Zubizarreta anaien arteko lehia ikusi da. Anaia nagusiak 22-8 garaitu du gaztea, eta finalerako txartela lortu du horrela.