30 harri-jasotzaile zein aizkolari, Kirol Herriko bigarren edizioan
Bueltan da Kirol Herri. Bigarren edizio honek 30 kirolari batuko ditu, harri-jasotzaileak baita aizkolariak ere. Berrikuntza batekin dator gainera aurtengoa: Banaka arituko dira lehendabizi, eta, udaberrian, taldeka. Banakako lehia urriaren 12an hasiko da, Gernikan eta halako lau txapelketa jokatuko dira.