Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Bueuko Bandera
Urdaibaik ezin hobeto hasi du Eusko Label Liga: atzo Coruñako Bandera irabazi zuen, eta gaur Bueuko Bandera bereganatu du. Zierbena izan da bigarrena, eta Orio, hirugarrena. Gaurkoa kontuan hartuta, bermeotarrek 100 garaipen lortu dituzte ligaren historian.
Ohorezko txanda parekatuta abiatu da. Hasieran, Zierbena joan da aurretik, baina lehendabiziko ziabogaren ostean, Urdaibaik aurrea hartu dio, eta luzeak egin ahala, bere nagusitasuna erakutsi du. Proba 19:44,80 markarekin bukatu dute bermeotarrek, eta bi segundora iritsi da Zierbena. Ondoren sartu dira Hondarribia (+15) eta Donostiarra (+16).
Bigarren txandan, Oriok eta Getariak lehia bizia izan dute. Azkenean, oriotarrek irabazi dute estropada (19:44,80), eta Hondarribiak eta Donostiarrak baino denbora hobea egin dutenez, hirugarren amaitu dute Bueuko Bandera. Segundo bakarreko aldearekin sartu dira getariarrak; Ondarroa izan da hirugarrena (+16); eta Lekittarrak denbora asko galdu du (+30).
Lehendabiziko txandan, berriz, Cabok egin du denborarik onena (20:05,28), eta Kaiku izan da bigarrena (+13). Askoz atzerago sartu dira San Pedro (+33) eta Bueu (+39).
Gauzak horrela, eta lehendabiziko bi jardunaldiak jokatuta, Urdaibai da Ligako liderra, eta Bueu dago azken tokian.
Bueuko Banderaren sailkapena:
Eusko Label Ligako sailkapena:
Zure interesekoa izan daiteke
Bederatzi bermeotar, ‘Bou Bizkaia' traineruan
Horietako bat Aitor Gondra patroia da. Gainera, Oier Guenak eta Asier Ruiz de Alegriak denboraldi honetan egin dute debuta gorenean. Argi dute kupoen baldintzak mesede egin diela. Orain arte Bilbo, Castro eta Getxoko banderak astindu dituzte.
Bermeoren azken metroak Getxoko Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinaren azken metroak. Bermeok astindu du bandera.
Jon Salsamendi: “Gaur Bermeo ez da talderik onena izan”
Urdaibako entrenatzailea bere taldearen garaipenarekin pozik agertu da, baina ez du uste Getxoko estropadan arraun egiten onenak izan direnik. Larunbatean itsasoak kendu ziena, baina, bueltan eman die igandean.
Urdaibai kanporatu egin dute, bigarren ziabogako baliza istriborrean uzteagatik
Asier Zurinagak gidatzen duen ontzia deskalifikatu egin dute XVIII. Fabrika Banderan, bigarren ziabogako baliza istriborrean uzteagatik.
Mikel Ojeda, Urdaibaiko arraunlaria: “Zorionez, tosta ondo jartzea lortu nuen, une oso gogorrak izan ziren"
Castroko estropadan bere tosta konpondu behar izan zuen arraunlariak. Aitortu du "urduritasun maila handiko" momentuak izan zirela, baita "ardura handikoak" ere.
Bermeoren estropada Caixabank Banderan, minikamaratik ikusita
Bizkaiako ontziak Euskotren Ligako laugarren jardunaldian Bermeok irabazitako estropada, minikameratik ikusita
Jon Salsamendi: “Merezitako opari bezala hartzen dugu larunbateko garaipena”
Jon Salsamendi Bermeo Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu dugu Bilboko bandera irabazi berritan. Garaipena “opari bezala” hartu dute, baina iparra galdu gabe “ohorezko txandan egonkortzea eta banderen lehian sartzea” baitute helburu.
Bermeoren azken metroak Bilboko Banderan
Bilboko Banderaren ezusteko irabazleen azken paladak, minikameratik ikusita.
Asier Zurinaga: “Gaurkoa ikusgarria izan da"
Bermeoko patroia pozarren agertu da eta bere amari eskaini dio Bou Bizkaiak ezustean lortutako garaipena. Bizkaitarrek lau segundo atera dizkiete Orioko faborito nagusiei.
Zurinaga, estatxarekin gertatutakoari buruz: “Zorionez, anekdota batean geratuko da"
Urdaibaiko patroiak onartu du "akats larria eta barkaezina" izan zela, igandean estatxarik hartu gabe irteteagatik 10 segundoko zigorra ezarri baitzieten bermeotarrei. "Pentsa garaipena lortu izan balitz, ezin izango genuen bandera astindu, benetako drama", gaineratu du.