Arraun Lagunakek bigarren garaipena jarraian lortu du Euskotren Ligan, Bueuko Banderan nagusituta
Arraun Lagunakentzat izan da Euskotren Ligako Bueuko Bandera. Donostiako taldeak ligan orain arte jokatutako bi estropadak irabazi ditu, A Coruñan ere onena izan baitzen.
Lehen txandako marka onena Hibaikak ezarri du: 10:53,54. Hala ere, ohorezko txandako lau traineruek hobetu egin dute azkenean bosgarren izan den Hibaikaren denbora.
Bueuko uretan erabat nagusi izan da Arraun Lagunak eta bandera bereganatu du, 10:27,52ko markarekin. Tolosaldea izan da bigarren ia 9 segundora eta Orio hirugarren ia 10era. Tolosaldearen eta Orioren artean 58 ehuneneko aldea egon da Tolosakoen mesedetan. Laugarren postua Donostiarrarentzat izan da, irabazlearekiko 16,96 segundora. Tiran azkena izan da eta Cabo azken-aurrekoa.
Sailkapen nagusiko lehen pstuan dago Arraun Lagunak 16 punturekin, Tolosaldea bigarren 13rekin eta Orio hirugarren beste 13rekin. Azken postuan da Tiran 2 punturekin eta azken-aurrekoan Cabo 5ekin.
Bueuko Banderako sailkapena:
Euskotren Ligako sailkapen nagusia: