Pogacarrek bere bigarren garaipena erdietsi du Romandiako Itzulian, bigarren etapa ere esprintean irabazi ostean
Soderqvist, Conca, Thalmann eta Renard-Haquin izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, baina tropelak helmugarako lau kilometroren faltan harrapatu ditu. Azken metroetan, Esloveniako txapeldunak bere garaipen gose aseezina erakutsi eta berriro irabazi du.
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak irabazi du ostegun honetan Romandiako Tourreko bigarren etapa, 173,1 kilometrokoa. Rue eta Vucherens herrien artean (Suitza) jokatu da. Vuillens (3,1 kilometro % 5,4ra) hirugarren mailako mendatea hiru aldiz igo dute txirrindulariek. Munduko txapeldunak eta lasterketako liderrak bere bigarren garaipena lortu du, esprintean. Pogacarrek Dorian Godon (INEOS Grenadiers) gainditu du helmugan.
Jakob Soderqvist suediarra (Lidl-Trek), Filippo Conca italiarra (Jayco), Roland Thalmann suitzarra (Tudor) eta Henri-François Renard-Haquin frantziarra (Picnic) izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak. Soderqvist, ihes eginda zegoen azken txrrindularia, lau kilometroren faltan harrapatu du tropelak.
Azken hiru kilometroetan, Jefferson Cepeda (Movistar) ekuadortarra eta Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) alemaniarra erasoa jotzen saiatu dira, baina Pogacar bi txirrindularien bila atera da, eta azken metroetara tropeltxo txiki bat iritsi da. Txapeldun esloveniarrak bere garaipen gose aseezina erakutsi du berriro, eta etapa irabazi du esprintean.
Horrela, Pogacar nagusi izan da bigarren egunez jarraian beste erakustaldi batean, esprint zirraragarri eta estu batean. Finn Fisher-Black zeelandaberritarra (Red Bull-BORA-hansgrohe) hirugarren helmugaratu da.
Esloveniarrak 4:08:11n gelditu du erlojua, eta sailkapen nagusian bere abantaila areagotu du, 17 segundo Florian Lipowitz alemaniarrarekiko (Red Bull-BORA-hansgrohe) eta 26 Lenny Martinez frantziarrarekiko (Bahrain-Victorious).
Horrela, munduko txapeldunak bere sentsazio onekin jarraitzen du Suitzan, atzo Romandiako Itzulian lehen garaipena lortu ondoren. Bitik bi irabazi ditu dagoeneko.
Lasterketak hirugarren etaparekin jarraituko du ostiral honetan, 176.6 kilometrokoa. Orben hasi eta amaituko da. Txirrindulariek Col Mollendruz igo beharko dute, ia 9 kilometro batez beste % 6ko aldapekin, helmugatik 32 kilometrora.
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.