Wout Van Aertek irabazi du bosgarren etapa, esprint jendetsu batean, Parc des Oiseauxen
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, tartean, Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko arabarra, baina helmugatik 12 kilometrora tropelak harrapatu ditu.
Wout Van Aert (Visma-Lease a Bike) belgikarra, helmugan. Irudia: Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra
Wout Van Aert (Visma Lease a Bike) belgikarrak irabazi du esprintean Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko bosgarren etapa. Saint-Chamond eta Parc des Oiseaux Villars-les-Dombes artean jokatu da gaur 195.8 kilometroko etapa. Bestalde, Alex Baudinek (EF Education) liderraren elastiko horiai eutsi dio.
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, tartean, Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko arabarra, baina tropelak harrapatu ditu helmugarako 12 kilometroren faltan.
Vismak ondo planifikatutako esprintean, Van Aert izan da azkarrena eta 4 ordu, 32 minutu eta 59 segundoko denborarekin besoak altxatu ditu. Batez besteko abiadura 43,2 kilometro ordukoa izan da. Hugo Hofstetter frantziarra (NSN) eta Phil Bauhaus alemaniarra (Bahrain) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Sailkapen nagusian ez da alaketarik izan. Baudinek 12 segundoko aldea du Kevin Vauquelin herrikidearekiko eta Oscar Onley britainiarrarekiko.
Horrela, Herentalseko 31 urteko fenomenoak arantza atera du, uztailaren 4an, Bartzelonan, Tourra Paris Roubaixeko garaipenari beste bat gehitu gabe hasi nahi ez zuela iragarri baitzuen irteeran. Eta belgikarrak hitza bete du, Edoardo Affini taldekidearen kokapen eta lan ezin hobearen ondoren. Vismako txirrindulariaren 53. garaipena da.
Wout Van Aert, etapa garailea
Irabaztea beti da atsegina
"Irabaztea beti da atsegina, eta bereziki horrelako lasterketa batean, beraz, oso pozik nago etapa garaipen honekin", esan du helmugan Van Aertek. "Ez zegoen esprinterren talde askorik, beraz, bagenekien ez zela erraza izango lasterketa kontrolatzea. Vismak egun osoa eman du ihesaldiaren jazarpenean, eta saiatu beharra nuen", azaldu du
Ostiral honetan seigarren etapa jokatuko da Saint-Vulbas eta Crest-Voland artean (182.3 km).
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.