Del Toro nagusitu da Grand Colombierren, eta Tuckwellek lider jarraitzen du
Del Toro ihes eginda helmugaratu da, eta 25 segundo atera dizkio Juan Ayuso espainiarrari eta 39 Tobias Halland Johannessen norvegiarrari.
Isaac Del Toro, garaipena ospatzen. Argazkia: EITB
Isaac Del Toro (UAE) mexikarrak irabazi du gaur La Bridoire eta Grand Colombier artean jokatu den Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko 7. etapa, 133.6 kilometroko ibilbidea izan duena. Luke Tuckwell (Red Bull-BORA) australiarrak, bere aldetik, maillot horiari eutsi dio.
Del Toro ihes eginda helmugaratu da, 3 ordu, 41 minutu eta 41 segundoko denbora eginda, eta 24 segundo atera dizkio Juan Ayuso (Lidl Trek) espainiarrari eta 38 segundo Tobias Halland Johannessen (Uno-X) norvegiarrari.
Sailkapen nagusian, Luke Tuckwell australiarrak jarraitzen du lider; ondoren, Matteo Jorgenson (Visma) estatubatuarra dago, 42 segundora, eta Del Toro dago hirugarren, 49 segundora.
Etapa hirugarren mendatearen jaitsieran neutralizatu egin behar izan da, Saint-Maurice-de-Rotherens mendatean, errepidean legarra zegoelako.
Helmugatik 96 km-ra, Paul Seixasek eroriko gogorra izan du. Faborito nagusia hiru minutu baino gehiago egon da bide bazterrean etzanda. Berriro igo da bizikletara, baina 4 minutu baino gehiagora zegoen dagoeneko.
Grand Colombier (maila bereziko mendatea, 8,4 km eta batez beste % 10,2ko maldak ditu) izan da etapako epaile nagusia. Ayusoren Lidl Trek funtsezkoa izan da ihesaldia zapuzteko. Tuckwell liderrak berehala eman du amore.
Helmugatik 6,6 kilometrora, Juan Ayuso agertu da, bere bertsiorik onena erakusteko prest, Tulett, Jorgenson, Del Toro, Johannessen eta Uijtdebroeks atzean utzita.
Etaparen bila abiatu da orduan. Helmugatik 4 kilometrora, baina, Del Torok ere aurrera egin du, Jorgenson erantzun ezinik utzita. Helmugatik 1,6 kilometrora harrapatu du lasterketaren buruan zihoan espainiarra, baina mexikarrak bala bat gehiago zuen eta Alacantekoaren parean jarri orduko erabili du.
Del Toro gora etorri da, Ayusok amore eman duen bitartean. UAE taldeko liderrak besoak altxatu ditu berriro, Tirreno-Adriatico proban nagusitu eta 90 egunera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.