Romandiako Itzulia
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Pogacarrek Romandiako Tourra irabazi du, azken etapa ere garaituta
Txirrindulari esloveniarrak (UAE) denboraldi hasiera bikaina berretsi du Romandiako Tourrean nagusituta, beste etapa garaipen batekin.
Pogacarrek erabakita utzi du Romandiako Tourra, etapa nagusian erakustaldia emanda
Esloveniarrak hirugarren garaipena lortu du aurtengo edizioan, Charmeyko helmugara ihes eginda iritsita, eta sailkapen nagusia erabakita utzi du azken etaparen faltan.
Dorian Godonek esprintean irabazi du hirugarren etapa bere bigarren garaipena lortzeko
Frantziako txirrindulariak, atariko etapan azkarrena izan eta gero, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora hansgrohe), Valentin Paret Peintre (Soudal) eta Tadej Pogacar gainditu ditu. Bostgarren Sergio Higuite (Astana) izan da.
Pogacarrek bere bigarren garaipena erdietsi du Romandiako Itzulian, bigarren etapa ere esprintean irabazi ostean
Soderqvist, Conca, Thalmann eta Renard-Haquin izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, baina tropelak helmugarako lau kilometroren faltan harrapatu ditu. Azken metroetan, Esloveniako txapeldunak bere garaipen gose aseezina erakutsi eta berriro irabazi du.
Pogacarrek irabazi du lehen etapa Martignyn, eta liderraren elastikoa jantzi du
Pogacarrek erasoa jo du Ovronnaz lehen mailako mendatean. Helmugara hiru txirrindularirekin batera iritsi da, Lipowitz, Martinez eta Nordhagenekin, eta azkarrena izan da esprintean.
Dorian Godon frantziarrak irabazi du atariko etapa, eta lehen liderra da
Ineos Grenadier taldeko txirrindulari frantziarrak hiru kilometro pasatxoko ibilbidean 6 segundo sartu dizkie Ivo Oliveira portugaldarrari (UAE) eta Jakob Soderqvist suediarrari (Lidl-Trek), bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.