Isaac Del Torok irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra
Isaac Del Toro mexikarrak, Luke Tuckwell australiarrak eta Juan Ayuso espainiarrak osatu dute azken podiuma. Hala, Del Torok Tadej Pogacar esloveniaren tokia hartu du.
Del Toro, garaipena ospatzen. Argazkia: EITB
Isaac Del Toro (UAE) mexikarrak irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren (lehen Dauphine zena) 78. edizioa, Beaufort eta Plateau de Solaison-Brison artean jokatutako 8. eta azken etapa (120,1 km) ere eskuratuta.
Del Torok erasoa jo du gailurretik 8,8 kilometrora, eta bigarren etapa garaipena eskuratu du, 3 ordu, 35 minutu eta 7 segungoko denbora eginda.
Juan Ayuso (Lidl-Trek) espainiarra helmugaratu da bigarren, minutu batera, eta Tobias Halland Johannessen (Uno-X) norvegiarra izan da hirugarrena.
Azken podiuma Del Torok, Luke Tuckwell australiarrak eta Juan Ayusok osatu dute. Hala, Del Torok Tadej Pogacar esloveniarraren tokia hartu du.
Eguneko ihesaldia 8 txirrindularik osatu dute. Sailkapen nagusian ondoen sailkatuta zegoena Bisieux frantziarra zen (4 minutu eta 40 segundora zegoen), baina horrek ez ditu faboritoak gehiegi aztoratu. Tropelak, hala ere, ez die alde handia ateratzen utzi.
Isaac Del Toro, lasterketako irabazlea
"Garaipen bikaina da, ezin dut sinetsi"
UAEk dena eman du Plateau de Solaison mendatearen igoeran. Pablo Torresek soka tenkatu du faboritoen artean lehen aukeraketa egiteko eta, bide batez, iheslarien aldea murrizteko. Helmugatik 8,8 kilometrora madrildarra atzean geratu denean, Del Toro Rodriguezekin eta Paret-Peintrerekin geratu da. Jorgenson ez da mexikarrari jarraitzen saiatu, Ayuso atzean geratu da eta Tuckwellek agur esan dio maillot horiari.
Hurrengo biktima Carlos Rodriguez izan da, ihesaldi luze batean indarrak ahituta. Del Torok kronoigoerari ekin dio. Ayusok podiumera sartzeko apustua egin du orduan, Jorgenson eta Johannessen atzean utzita.
Igoeran garaipena ziurtatu du Del Torok, ez baitu segundo bakar bat ere galdu azken kilometroetan. Bigarren garaipena jarraian lortu du horrela, maldan gora, argi utzita une erabakigarrietan agertzen badakiela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.