AUVERNIA-RODANO-ALPEETAKO TOURRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Simmons garaile atera da eguneko ihesalditik, eta Baudinek maillot horiarekin jarraitzen du

Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) eta Matteo Vercher (Total Energies) atzean utzi ditu 10 txirrindulariko esprintean.

Quinn-Simmons-4-etapa-Tour-Auvernia-Rodano-Alpes

Quinn Simmons estatubatuarra (Lidl Trek) garaile, Montrond-les-Bainsen. Irudia: Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra

Quinn Simmons estatubatuarrak (Lidl Trek) eguneko ihesaldia egin du, eta Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren laugarren etapa irabazi du. Le Puy-en-Velay eta Montrond-les-Bains artean jokatu da (167,4 km) gaurko etapa.

Iragarkia
Auverniako Tourra 4 etapa
18:00 - 20:00

3 ordu, 34 minutu eta 9 segundoko denborarekin, batez beste 46,9 kilometro orduko abiaduran, Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak 10 txirrindulariko esprintean atzean utzi ditu, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) zeelandaberritarra eta Matteo Vercher (Total Energies) frantziarra.

Sailkapen nagusian Alex Baudinek jarraitzen du maillot horiarekin, 12 segundoko abantailarekin Kevin Vauquelin herrikidearekiko.

Ostegun honetan bosgarren etapa jokatuko da, 195,8 kilometrokoa, Saint-Chamond eta Parc des Oiseaux Villars-les-Dombes artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X