Baudinek helmugaraino eraman du ihesaldia, eta liderraren maillota jantzi du
EF Education taldeko txirrindulari frantziarra bakarka gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko lehen etapan. Ramses Debruyne (Alpecin) eta Leo Bisiaux (Decathlon) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Alex Baudin txirrindulari frantziarra bakarka gailendu da lehen etapan. Argazkia: Tour Auvergne-Rhône-Alpes
Alex Baudin (EF Education) txirrindulari frantziarrak bakarka irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko lehen etapa, eguneko ihesaldian ibili ostean, eta, horrenbestez, bera da lasterketako lehen liderra.
Ramses Debruyne (Alpecin) belgikarra eta Leo Bisiaux (Decathlon) frantziarra izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren. 32 segundora helmugaratu dira, helmugara iristeko 5 kilometroren faltan beste txirrindulari batzuekin batera tropeletik ihes egin eta gero.
Lehen etapa Vizillen hasi eta Saint-Ismierren bukatu da, 146 kilometro izan ditu, eta txirrindulariek 5 mendate gainditu behar izan dituzte, azkena, Rousset (lehen mailakoa), helmugatik 20 bat kilometrora.
Sailkapen nagusia lehiatzeko faboritoak sasoiko dauden ikusteko etapa zen gaurkoa, ibilbide gogorra baitzuen.
Aurrez hainbat saiakera izan ostean, eguneko ihesaldian hauek sartu dira: Raul Garcia Pierna (Movistar), Alex Diaz (Caja Rural), Sergio Samitier (Cofidis), Alex Baudin eta Alastair Mackellar (EF Education), Georg Zimmermann (Lotto), Matteo Vercher (TotalEnergies), George Bennet (NSN) eta Clement Braz (Groupama).
Eguneko mendateak igarotzen joan diren heinean, talde horretako txirrindulari batzuk atzean geldituz joan dira, banaka-banaka, eta Baudinek bakarka egin du aurrera.
Lehen tokian igaro du Rousset lehen mailako mendatea, eta jaitsiera azkarra eginda, minutu batetik gorako abantaila eskuratu du.
Atzetik, helmugarako 5 kilometro falta zirenean, eta tropelaren baimenarekin, hamar txirrindularik erasora jo dute, Baudin harrapatzeko asmoz, baina ez dute lortu. Frantziarra nagusitu da, eta berak jantzi du liderraren elastikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Igor Arrieta Ordiziako Klasikoan egongo da
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. 167 kilometroko ibilbidea izango da aurtngoa, Abaltzisketa eta Gaintzako igoerekin, aurten ere. Faboritoen artean ageri dira Igor Arrieta, Jonathan Narvaez, Antonio Morgado eta Jon Barrenetxea, besteak beste. Lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoak eskalatzaileentzat diseinatutako ibilbidea aurkeztu du aurtengo ediziorako
2026koa 45. edizioa izango da, eta zazpi mendate puntuagarri eta 221 kilometroko ibilbideaizango ditu. Azken kilometroetan Erlaitz ( % 10) eta Murgil ( % 10) mendateak igo beharko dituzte, helmugatik gertu. Abuztuaren 1an ospatuko da.
Urko Berradek brontzea lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan
Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarra izan da protagonista Sabiñanigon, Igor Arrietarekin (UAE) batera ihesaldi erabakigarrian sartu eta azken unera arte urrea lortzeko borrokan aritu ostean. Azkenean, Marcel Camprubik (Pinarello Q36.5) lortu du garaipena, Joel Nicolau (Caja Rural) izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Ayala Serrano, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
Paula Ostiz nafarrak (Movistar) brontzezko domina lortu du UCI elite mailan, eta Maite Urteaga zumaiarrak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonistetako bat izan ondoren.
Xabier Mikel Azparrenek zilarra irabazi du Espainiako Erlojupeko Txapelketan
Donostiarra bigarren geratu da, Pablo Castrillo irabazlearen lau segundora, kategoria gorenean. Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak irabazi du urrea.
Pogacarrek eta Reusserrek irabazi dute Suitzako Tourra
Esloveniarrak eta suitzarrak azken etapa jokatu aurretik lortu duten lidergoa defendatu dute podiumeko maila gorenera igotzeko.
Philipsenek Belgikako Tourreko garaipena kendu dio Aranbururi azken esprintean
Alex Aranburuk eskura izan du Belgikako Itzuliko garaipena, baina azken etapan Jasper Philipsen belgikarrak lidergoa kendu dio. Alpecin taldeko txirrindulariak esprintean irabazi du Hoeilaarten, eta, horri esker, sailkapen nagusia ere bereganatu du.
Tom Pidcock esprintean nagusitu zaio Carlos Veronari Andorrako Klasikoan
Tom Pidcock (Pinarello Q36.5) britainiarrak irabazi du Andorrako Klasikoaren bigarren edizioa, esprintean Carlos Verona (Lidl-Trek) garaituta, eta Sepp Kuss (Visma-Lease a Bike) estatubatuarra izan da hirugarren. Leedsko txirrindulariak 14. garaipen profesionala lortu du horrela, eta Mattias Skjelmose daniarraren lekukoa hartu du podiumeko maila gorenean. Ibilbidearen gogortasuna eta beroa nabarmendu dira gaurkoan Andorran.
Ibon Ruiz eta Ion Izagirre podiumera igo dira Okzitanian
Euskal txirrindulariak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, Davide Piganzoli italiarrak irabazitako lasterketan.
Alex Aranburuk lidergoari eutsi dio Belgikako Itzulian
Olav Kooijek Begijnendijk-Betekom eta Aarschot garaitu ditu lasterketaren laugarren etapan.