GRAND PRIX ORIENTE

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Van't Geloofek esprintean Laboral Kutxa-Euskadiri zortzigarren garaipena eman dio El Salvadorren

Herbehereetako txirrindulariak irabazi du Grand Prix Oriente lasterketa. Tropeleko azkarrena izan da 76 kilometroko ibilbidean, Usulutan hiriko helmugan.

Marjolein-vant-Geloof-Grand-Prix-Oriente-El-Salvador

Marjolein van't Geloof, helmugan. Irudia: Laboral Kutxa-Euskadi

Marjolein van't Geloofek (Laboral Kutxa-Euskadi) irabazi du Grand Prix Oriente lasterketa, El Salvadorren. Horrela, euskal taldeak zortzi garaipeneko balantze ikusgarriarekin bukatu du herrialde horretan egindako bira.

Van't Geloof izan da tropeleko azkarrena 76 kilometroko ibilbidean, Usulutan hiriko helmugan. Peio Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak kontrolpean izan du lasterketa azken kilometroetan, Herbehereetako txirrindulariak besoak altxatzeko esprinta modu ezin hobean prestatuz. Gainera, Catalina Soto hirugarren izan da helmugan.

Sailkapena

Euskal taldeak zortzi garaipen lortu ditu urtarrilaren 17tik. El Salvadorreko Tourrean, Cata Sotok bi etapa irabazi zituen, Van 't Geloof bat, eta Paula Patiñok azkena eta sailkapen nagusia bereganatu zituen.

Klasikoei dagokienez, Yuliia Biriukovak irabazi zuen GP El Salvador igandean, Patiñok GP Longitudinal del Norte asteartean eta Van 't Geloofek amaiera bikaina eman dio birari asteazken honetan GP Orienten garaipena lortuta.

Emaitza horiek, Mallorcako Challengen egindako lanari gehituta — Debora Silvestri bosgarren eta bederatzigarren sailkatu zen —, Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko UCI sailkapeneko bigarren postuan jarri dute, UAEren atzetik.

Euskal taldea Pionera Race lasterketan lehiatuko da igande honetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X