Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du Longitudinal del Norte Sari Nagusia
Horrela, euskal taldeak zazpigarren garaipena lortu du El Salvadorren egin duen bira arrakastatsuan. Kolonbiarrak El Salvadorreko Tourra irabazi zuen joan den astean.
Paula Patiñok Francesca Hall gainditu du helmugan. Irudia: Laboral Kutxa-Euskadi
Paula Patiñok (Laboral Kutxa-Euskadi) irabazi du Longitudinal del Norte Sari Nagusia. Horrenbestez, euskal taldeak El Salvadorreko bira arrakastatsuan lortu duen zazpigarren garaipena da.
Patiñok Francesca Hall (Roland) gainditu du helmugan, 100 kilometroko ibilbide gogorra egin ostean. Patiñok El Salvadorreko Tourra irabazi zuen joan den astean.
Euskal taldeak ohar batean azaldu duenez, kolonbiarrak buruz buruko sprintean irabazi dio Halli, talde morearen protagonismoa berresteko eta taldekideen ahalegina eta lana saritzeko.
Iragan igandean El Salvadorko Sari Nagusia bereganatu zuen Julija Biriukova taldekideak, eta aurreko astean Tourreko lau etapak eta sailkapen nagusia irabazi zituen kolonbiarrak.
El Salvadorreko bira —Naia Amondarain, Julija Biriukova, Idoia Eraso, Yanina Kuskova, Paula Patiño, Cata Soto eta Marjolein van 't Geloof, Peio Goikoetxearen kirol zuzendaritzapean— bihar amaituko du euskal taldeak Oriente Sari Nagusia izeneko lasterketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayala Serrano Laboral Kutxa-Euskadi taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan
Bederatzi urterekin hasi zen txirrindularitzan, Oriako Txirrindulari Eskolan. Gipuzkoarra gazteen mailan nabarmendu zen Limousin taldean, eta bere lehen bi denboraldietan, 23 urtez azpiko mailan, Cantabria Deporte-Rio Miera taldearen koloreak defendatu ditu.
Michael Woods, iraupen-kirolerako sen amaigabea
Michael Woods-en egitasmoa izan du gaur aztergai Xabier Usabiagak. Txirrindularitza profesionalean hasi aurretik, kanadarra atleta profesionala zen dagoeneko. Behin erretiratuta, ez dio kirola egiteari utzi, Triatloia, Gravela, Pierra Menta eta Mendi bizikletan jarraitzen du.
Philipsenen garaipena Voirongo esprintean
Jasper Phiilipsenek irabazi du Frantziako Tourreko hamazazpigarren etapa, Voironen. Bere taldekide Van der Poelek ia helmugaraino bideratu du Philipsen eta aise irabazi du honek esprinta. Mauro Schimid iritsi da bigarren eta Olav Kooij hirugarren.
Philipsenek bere lehen garaipena lortu du Voironeko esprintean
Bere jaurtitzaileak, Mathieu Van der Poelek, ia eskura utzi dio garaipena esprinter belgikarrari. Alpecineko txirrindulariaren hamaikagarren garaipena da Tourrean, aurtengo edizioan lehena- Mauro Schmid suitzarra eta Olav Kooij herbeheretarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.
Zenbat diru gastatzen dute Tourrera doazen taldeek?
Tourrera doazen taldeei, antolakuntzak berak, diru sarrera bat bermatzen die. Hala ere, azken urteotan prezioak igo egin dira eta, era berean, gastuak. Hortaz, zenbat gastatzen du bataz beste Tourrera doan talde batek?
Evenepoel, Pogacar eta Skjelmoseren azken metroak Thonongo erlojupekoan
Remco Evenepoel belgikarrak hegan egin du Thonongo erlojupekoan, eta bigarren garaipena jarraian lortu du Frantziako Tourrean, Tadej Pogacar esloveniarra mendean hartuta.
Evenepoelek hegan egin du Thonongo erlojupekoan, eta bigarren garaipena lortu du erreskadan
Belgikarrak 28 segundoko aldea atera dio sailkapen nagusiko liderrari, Tadej Pogacar esloveniarrari. Bestalde, Florian Lipowitz alemaniarrak eroriko gogorra izan du, eta lasterketa utzi behar izan du.
Lipowitzek Tourra uztea eragin duen erorikoa
Florian Lipowitzek erorikoa izan du Frantziako Tourreko 16. etapan. Banakako erlojupekoan, bihurgune batean kontrola galdu eta lurrera erori da. Kolpearen ondorioz lepauztaia minduta amaitu eta Tourra utzi behar izan du.
Emakumezkoen Frantziako Tourra, abuztuaren 1etik 9ra EITBn ikusgai
Aro berriko bosgarren edizioak bederatzi etapa izango ditu. Lausanan (Suitza) hasiko da, eta Nizan bukatu, 1.175 kilometroko ibilbidea eginda.