TURKIAKO ITZULIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sebastian Berwick Caja Rural taldeko txirrindulariak irabazi du Turkiako Itzulia

Kern Pharma taldeko Ivan Ramiro Sosa izan da bigarren, eta Mikel Bizkarra eta Ibon Ruiz euskal txirrindulariek hamar onenen artean bukatu dute Turkiako Itzulia.

Sebastian Berwick Caja Rural
Sebastian Berwick australiarra garaile Turkiako Itzulian. Argazkia: Caja Rural-Seguros RGA

Caja Rural-Seguros RGA taldeko Sebastian Berwick txirrindulari australiarra gailendu da gaur bukatu den Turkiako Itzulian. Zortzigarren eta azken etapa Ankaran lehiatu da, eta Tom Crabbe (Flanders-Baloise) belgikarra izan da helmuga zeharkatzen lehena.

Hainbat erasoaldi izan dira etapa honen hasieran, baina batek ere ez du arrakastarik izan. Sailkapen nagusiari dagokionez, Kern Pharma taldeko Ivan Ramiro Sosa saiatu da liderrari garaipena lehiatzen, baina Berwickek ondo eutsi dio sailkapen nagusian zuen 5 segundoko abantailari, eta ez da ezustekorik izan. Horrenbestez, txirrindulari kolonbiarra bigarren izan da azkenean.

Etapari dagokionez, Tom Crabbe izan da azkarrena esprintean, eta bere hirugarren etapa irabazi du Turkiako Itzulian. Vermoote Jelle (Tarteletto-Isorex) belgikarra eta Aniolkowski Stanislaw (Cofidis) poloniarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Turkiako Itzuliko hamar onenen artean amaitu dute Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi) bizkaitarrak eta Ibon Ruiz (Kern Pharma) arabarrak; 7. eta 9. izan dira, hain justu ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonardik irabazi du Arctic Race lasterketako lehen etapa esprintean, eta Paul Hennequin Euskalteleko txirrindulariak erorikoa izan du

Polti VisitMalta taldeko txirrindulari italiarra azkarrena izan da azken metroetan, Jason Tesson frantziarra eta Riley Pickrell kanadarra gaindituta. Azken kilometroan sartuta Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindulari frantziarrak eroriko gogorra izan du, hesien kontra jota. Zorionez, ez du lesio larririk, eta helmugaratu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X