Pogacarrek Romandiako Tourra irabazi du, azken etapa ere garaituta
Txirrindulari esloveniarrak (UAE) denboraldi hasiera bikaina berretsi du Romandiako Tourrean nagusituta, beste etapa garaipen batekin.
Tadej Pogacarrek (UAE) beste erakustaldi bat eman du, Romandiako Tourra irabaziz historiako txirrindulari onenetako bat izateko hautagaitza sendotuta. UAE Team Emirates XRG taldeko txirrindulariak kontrol eta anbizio erakustaldia emanda amaitu du lasterketa, profesional gisa 116. garaipena lortuta.
6. eta azken etapan, Lucens eta Leysingo igoeraren arteko 178,2 kilometroko ibilbidean, esloveniarrak zailtasunik gabe kudeatu du Florian Lipowitz Red Bull Bora taldeko alemanari gaur arte ateratzen zion 35 segundoko aldea. 42 segundora bukatu du azkenean sailkapen nagusian.
Lenny Martinez Bahrain Victorious taldeko frantziarra ere igo da podiumera, eta irabazleak baino 2 minutu eta 44 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko.
Garaipen honekin, Pogacarrek arrakasta osoz ekin dio etapakako itzulien denboraldiari, munduko txirrindularitzan erreferentea dela berretsiz, eta urteko helburu nagusiei begira aurkariei mezu argia bidaliz.