Yara Kastelijnek irabazi du Burgosko Itzulia, eta Usoa Ostolaza hirugarren izan da
Sailkapen nagusian ez ezik, Neilako aintziretan bukatu den etapan ere hirugarrena izan da txirrindulari zarauztarra. Azken etapan, berriz, Kastelijn txapelduna gailendu da.
Evita Muzic, Yara Kastelijn eta Usoa Ostolaza, podiumean. Argazkia: Burgosko Itzulia
Yara Kastelijn (Fenix Premier Tech) herbeheretarrak irabazi du Burgosko Itzulia, eta Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) euskal herritarra hirugarren izan da, Evita Muzic (FDJ) frantziarraren atzetik.
Laugarren eta azken etapan ere, emaitza bera izan da: Kastelijn gailendu da Neilako aintziretan, eta Ostolaza hirugarren postuan sailkatu da, Muzicen atzetik.
Movistar taldeko Sara Martin izan da eguneko ihesaldian, baina helmugarako 7 kilometro falta zirenean harrapatu du faboritoen taldeak.
Lasterketa etapa hasieran hautsi da. Tropela bitan zatitu da, eta nahasmen hori baliatuta, Movistar taldeko Sara Martinek erasoa jo, eta ihes egin du.
Federica Venturelli (UAE ADQ) italiarra haren atzetik joan da, eta hainbat kilometro egin dituzte elkarrekin lasterketaren buruan.
Tropela, baina, ondo antolatu da, eta 1 minutu eta 48 segundora murriztu du aldea. Multzo handi horretan, eraso gehiago izan dira, aurrekoak harrapatzeko asmoz.
Horrenbestez, Sara Martinek beste estutu bat eman dio Venturelliri, eta garaipenaren bila joan da. Hala ere, Neilako aintziretara bidean, faboritoen taldeak erritmoa gogortu du, eta helmugarako 7 kilometro falta zirenean harrapatu dute Sara Martin.
Eskalatzaile onenak geratu dira lasterketaren buruan, eta eraso erabakigarria Evita Muzicek eta Yara Kastelijnek jo dute. Berehala egin dute tartea, eta Muzicek egoera kontrolpean zeukala ematen bazuen ere, Kastelijnek erritmoa gogortu du helmugarako 1,2 kilometro falta zirenean, eta txirrindulari frantziarra atzean gelditu da.
Kastelijn bakarka nagusitu da; Muzic izan da bigarrena; eta Ostolaza, berriz, hirugarrena. Bata bestearen atzetik helmugaratu dira hirurak, oso segundo gutxiko tartean.
Burgosko Itzuliko sailkapen nagusiko podiuma ere aipatu hiru txirrindulariek osatu dute.
Te puede interesar
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.
Silva uruguaitarrak irabazi du Norvegiako Arctic Race
Azken etapan, Cedrik Bakke Christophersen izan da azkarrena. Norvegiarrak lau ordu pasatxoan amaitu du 190,5 kilometroko etapa. Sailkapen nagusiari dagokionez, azken garaipena Guillermo Thomas Silva uruguaitarrarentzat izan da.
Guillermo Thomas Silva garaile hirugarren etapan, Storheia Summiten
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak lortu du lehen postua Arctic Raceko hirugarren etapan. Van Eetvelt (Lotto) belgikarra helmugaratu da bigarren, Silvarekin batera. Pinarello (NSN Cycling) hirugarren izan da Storheia Summiten.