Jon Barrenetxeak Finistereko Tourra eta Broucles de l’Aulne lasterketak irabazi ditu
Txirrindulari bizkaitarra onena izan da bi lasterketetan; horiek larunbatean eta igandean lehiatu dira, Bretainian. Garaipen horiekin, Gamiz-Fikakoak lau garaipen lortu ditu guztira profesional mailan; izan ere, 2024an Getxoko Zirkuitua eta 2025ean Andaluziako itzuliaren etapa bat irabazi zituen.
Jon Barrenetxea Movistar taldeko txirrindulari bizkaitarrak 2026ko Finistereko Tourra irabazi du larunbat honetan, eta 2026ko Boucles de l’Aulne lasterketa igandean, Bretainian. Horrela, lau garaipen lortu ditu guztira Barrenetxeak profesional mailan, izan ere, asteburu honetan lortu dituen bi garaipenei, 2024ko Getxoko Zirkuitoa eta 2025eko Andaluziako Itzuliko etapa gehitu behar zaizkie.
Modu honetan, larunbatean, Finisterreko Tourrean, Gamiz-Fikako lasterkaria garaipena bilatzen zuten 30 txirrindulariko multzoko azkarrena izan zen. Barrenetxeak, podiuma osatu zuten Caja Rural-Seguros RGA taldeko Alex Molenaar hebreeretara eta Unibet Rose Rockets taldeko Clement Venturini frantsesa garaitu zituen. Gotzon Martin eta Xabier Berasategi, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak hamalaugarren eta hamabosgarren postuetan amaitu zuten.
Igandean, Boucles de l’Aulne lasterketan, Jon Barrenetxea Clement Venturini baino azkarragoa izan zen berriro ere, azkeneko horrek bigarren postuan amaitu zuen eta Maxime Veziek (CIC Procycling Academy) hirugarren postua lortu zuen. Horrela txirrindulari bizkaitarrak asteburu ezin hobea egin zuen, lehiatu zuen bi lasterketetan garaipena lortu baitzuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Lonardik irabazi du Arctic Race lasterketako lehen etapa esprintean, eta Paul Hennequin Euskalteleko txirrindulariak erorikoa izan du
Polti VisitMalta taldeko txirrindulari italiarra azkarrena izan da azken metroetan, Jason Tesson frantziarra eta Riley Pickrell kanadarra gaindituta. Azken kilometroan sartuta Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindulari frantziarrak eroriko gogorra izan du, hesien kontra jota. Zorionez, ez du lesio larririk, eta helmugaratu da.
Xabier Isasak irabazi du Portugalgo Itzuliaren seigarren etapa
Urretxuko txirrindulariak egun osoa ihesaldian eman du, eta Rui Oliveira portugaldarrari esprintean nagusitu zaio, bigarren talde bat gainean zuela. Gipuzkoarraren aurreneko garaipena da profesionaletan.
2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia
Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko azken etapa, Caleruegas eta Lagunas de Neila artean (137 km) burutu da. Giulio Pellizzari nagusitu da sei txirrindularik osatutako ihesaldi batean. Bere aldetik, Felix Gallek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio eta 2026ko Burgosko Itzuliko txapeldun bilakatu da.
Felix Gallek irabazi du Burgosko Itzulia, etapa nagusian Pellizzarik erakustaldia eman ostean
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak Burgosko Itzuliko garaipena ziurtatu du Neilako aintziretako igoeran hirugarren postuari eutsita. Giulio Pellizzari eskalatzaile italiarrak, berriz, azken etapa irabazi du erakustaldia emanda.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.