Hirugarren garaipena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa

Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.

Catalina Soto se impone en la tercera etapa del Tour de El Salvador

Catalina Sotok bere bigarren garaipena erdietsi du El Salvadorreko Tourrean. Irudia: Laboral Kutxa-Euskadi

Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du gaur 89 kilometroko ibilbidea izan duen El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa.

"Lasterketa egun osoan kontrolatu ondoren, Yana Kuskovarekin ihesaldi garrantzitsua sortu ondoren, taldea etapa errematatzeko gai izan da, eta merezitako garaipena lortu du Cata Sotoren eskutik", azaldu du Laboral Kutxa-Euskadik.

Taldearen hirugarren garaipena da El Salvadorren, Soto igandean jokatutako atariko etapan gailendu baitzen, eta Marjolein Vant Geloof taldekideak irabazi baitzuen lasterketako aurreneko etapa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X