Andaluziako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian

Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.
Usoa Ostolaza. Argazkia: Laboral Kutxa
Usoa Ostolaza. Argazkia: Laboral Kutxa

Usoa Ostolaza Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindulari gipuzkoarrak bigarren postuan bukatu du Andaluziako Itzuliko laugarren edizioa. Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.

Yuliia Biriukova (Laboral Kutxa) ukrainarrak 40 kilometro baino gehiago egin ditu lasterketaren buruan. Atzetik zihoan taldeak, Ostolaza tartean zela, azken kilometroan sartu baino lehen harrapatu du, eta azken metroak Laboral Kutxako bi txirrindulariren eta Movistarreko biren artean jokatu dira.

Azkenean, Fergusonek lortu du garaipena 3:59:31ko denbora eginda, eta segundo berean sartu da Ostolaza. Meijering izan da hirugarren, 9 segundora, eta Biriukova laugarren, 21era. Bestalde, Maite Urteagak (Jira) zortzigarren postuan bukatu du, irabazlearengandik 1:51ra.

Sailkapena

1.- FERGUSON, Cat (Movistar) 3:59:31

2.- OSTOLAZA, Usoa (Laboral Kutxa) d. b.

3.- MEIJERING, Mareille (Movistar) + 0:09

4.- BIRIUKOVA, Yuliia (Laboral Kutxa) + 0:21

5.- ESPINOLA, Agua Marina (Farto) + 0:30

6.- SILVESTRI, Debora (Laboral Kutxa) + 0:42

7.- PATIÑO, Paula (Movistar) + 1:48

8.- URTEAGA, Maite (Jira) +1:51

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X