Jarraitu Andaluziako Itzulia, zuzenean, EITB Median
Andaluziako Itzuliaren 71. edizioa asteazken honetan hasiko da, Torroxen (Malaga), eta igandean amaituko da, La Linea de la Concepcionen (Cadiz). Guztira, 820 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, eta 6 etapatan 11 mendate igo beharko dituzte. Aurten, gainera, 100 urte beteko dira 1925ean Andaluziako Itzuliaren lehen edizioa egin zenetik. Etapa guztiak ETBn eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Lehen etapan, Torrox Costa eta Cueva de Nerja bitarteko ibilbidea egingo dute, Malagan. 162 kilometro egin eta 5 mendate igo beharko dituzte antolatzaileek itzuliko etapa nagusitzat jo duten honetan.
Honako hauek dira gainerako etapen ibilbideak:
2. Alcaudete (Jaen) - Torredelcampo (Jaen): 133 km
3. Arjona (Jaen) - Pozoblanco (Kordoba): 162 km
4. Kordoba - Alhaurin de la Torre (Malaga): 195 km
5. Benahavis (Malaga) - La Linea de la Concepción (Cadiz): 172 km
Iaz Maxim Gils belgikarra izan zen nagusi. Ezohiko edizioa izan zen 2024koa, etapa bakarra izan baitzuen (5 kilometroko erlojupekoa); izan ere, antolatzaileek ezin izan zuten parte-hartzaileen segurtasuna bermatu, guardia zibil nahikorik ez zutelako zeregin horretarako.