Etapa garaipena eta lidergoa Pogacarrentzat
Tadej Pogacar (UAE Emirates) da Tirreno - Adriatikoa lasterketako lider berria, ostegun honetan (martxoak 10) laugarren etapa irabazi ostean. Esloveniarra nagusi izan da Cascata delle Marmore eta Bellante artean egin den, eta 202 kilometroko ibilbidea izan duen jardunaldian.
Pogacarrek erasoa jo du helmugara iristeko 600 metro falta zirenean, eta aurkariek ezin izan dute haren erritmoa jarraitu. Jonas Vinegaard (Jumbo - Visma) izan da bigarren, Victor Lafay (Cofidis) hirugarren eta Remco Evenepoel (Quick Step - Alpha Vinyl) laugarren; guztiak, 2 segundora. Gainera, Pogacarrek 10 segundoko gainsaria eskuratu du.
Mikel Landa (Bahrain Victorious) bederatzigarren izan da, Alex Aranburu (Movistar) 11. eta Pello Bilbaok (Bahrain Victorious) 13. postuan amaitu du. Hiru euskal txirrindulariak irabazlea baino bost segundo geroago helmugaratu dira.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Tadej Pogacar. Esloveniarrak 9 segundo ateratzen dizkio bigarren den Evenepoeli, eta 11 hirugarren postuan dagoen Filippo Gannari (Ineos Grenadiers).
Laugarren etapako sailkapena:
1 - POGACAR Tadej (UAE Emirates) 4:48:39
2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) + 2"
3 - LAFAY Victor (Cofidis) d. b.
4 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step Alpha Vinyl) d. b.
5 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 5"
6 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS Grenadiers) d. b.
7 - MAS Enric (Movistar) d. b.
8 - KELDERMAN Wilco (BORA - hansgrohe) d. b.
9 - LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) d. b.
10 - HINDLEY Jai (BORA - hansgrohe) d. b.
11 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.
12 - POZZOVIVO Domenico (Intermarche) d. b.
13 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) d. b.
14 - LOPEZ Miguel Angel (Astana ) + 12"
15 - URAN Rigoberto (EF Education-EasyPost) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - POGACAR Tadej (UAE Emirates) 14:36:47
2 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step Alpha Vinyl) + 9"
3 - GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) + 21"
4 - ARENSMAN Thymen (DSM) + 36"
5 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS Grenadiers) + 43"
6 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) + 45"
7 - LOPEZ Miguel Angel (Astana) + 50"
8 - SOLER Marc (UAE Emirates) + 56"
9 - PORTE Richie (INEOS Grenadiers) + 1'02"
10 - KELDERMAN Wilco (BORA - hansgrohe) + 1'04"
----------------------------------------------------------------------------
16 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) + 1'11"
21 - ARANBURU Alex (Movistar) + 1'22"
23 - LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) + 1'24"
Zure interesekoa izan daiteke
Remco Evenepoelek Donostiako Klasikoa laugarrenez irabaztea bilatuko du larunbat honetan
2019ko, 2022ko eta 2023ko irabazleak Giulio Ciccone, Bauke Mollema eta Mads Pedersenei gailendu beharko zaizkie, besteak beste. Primoz Roglic, Julian Alaphilippe, Enric Mas, Nairo Quintana eta Ion Izagirre ere izango dira irteeran.
Guillermo Thomas Silvak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak irabazi du Ordiziako 103. klasikoa, Igor Arrieta (UAE Emirates) nafarrari azken esprint estua irabazita. Joan zen urtean lasterketa bereganatu zuen Arrietak ezin izan du Silvaren abiadurarekin.
Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.
2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.
Igor Arrieta Ordiziako Klasikoan egongo da
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. 167 kilometroko ibilbidea izango da aurtngoa, Abaltzisketa eta Gaintzako igoerekin, aurten ere. Faboritoen artean ageri dira Igor Arrieta, Jonathan Narvaez, Antonio Morgado eta Jon Barrenetxea, besteak beste. Lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoak eskalatzaileentzat diseinatutako ibilbidea aurkeztu du aurtengo ediziorako
2026koa 45. edizioa izango da, eta zazpi mendate puntuagarri eta 221 kilometroko ibilbideaizango ditu. Azken kilometroetan Erlaitz ( % 10) eta Murgil ( % 10) mendateak igo beharko dituzte, helmugatik gertu. Abuztuaren 1an ospatuko da.
Urko Berradek brontzea lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan
Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarra izan da protagonista Sabiñanigon, Igor Arrietarekin (UAE) batera ihesaldi erabakigarrian sartu eta azken unera arte urrea lortzeko borrokan aritu ostean. Azkenean, Marcel Camprubik (Pinarello Q36.5) lortu du garaipena, Joel Nicolau (Caja Rural) izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Ayala Serrano, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
Paula Ostiz nafarrak (Movistar) brontzezko domina lortu du UCI elite mailan, eta Maite Urteaga zumaiarrak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonistetako bat izan ondoren.
Xabier Mikel Azparrenek zilarra irabazi du Espainiako Erlojupeko Txapelketan
Donostiarra bigarren geratu da, Pablo Castrillo irabazlearen lau segundora, kategoria gorenean. Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak irabazi du urrea.