Andaluziako Itzulia, 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tim Wellens-ek lidergoa sendotu du, erlojupekoan erakustaldia emanda

Ion Izagirre hirugarrena izan da Wellensengandik 9 segundora, eta sailkapen nagusian ere hirugarren dago, baina liderrarengandik 14 segundora dago.
Tim Wellens
Tim Wellens. Argazkia: Efe.

Tim Wellens Lotto Saudal taldeko txirrindularia nagusitu da Andaluziako 65. Itzuliko hirugarren etapan. 16 kilometroko erlojupekoa jokatu dute Mancha Real eta La Guardia artean, Jaeneko probintzian.Wellensek jokatutako hiru etapetatik bi irabazi ditu, eta sailkapen nagusiko lehen postuari eusten dio Itzulia amaitzeko bi etapa falta direnean.Ion Izagirre hirugarrena da sailkapen nagusian, liderrarengandik 14 segundora. Gaurko erlojupeko saioan ere hirugarrena izan da, Wellensek baino bederatzi segundo gehiago eginda.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X