Tour Down Under, egutegiko lehen lasterketa
Australiako Tour Down Under, UCI World Tourreko lehen proba, abiatzear dago.
Asteartean hasiko da, 135 kilometroko etapa batekin, eta igandean amaituko da. Urtero legez, gizon azkarrak izango dira bertan protagonista, eta Marcel Kittel eta Andre Greipelen arteko lehia ikusgarria espero da.
Australian tenperatura altuak eta sute handiak izan arren, lasterketa egingo duten inguruan ez dago arriskurik, antolatzaileen arabera. Asteartean hasi eta igandean amaituko da lasterketa.
Etapak
1. etapa: Nuriootpa - Angaston (135 km)
2. etapa: Prospect - Stirling (150 km)
3. etapa: Norwood - Campbelltown (145 km)
4. etapa: Unley - Victor Harbor (148.5 km)
5. etapa: McLaren Vale - Willunga Hill (151.5 km)
6. etapa: Adelaide (85.5 km)