2025eko Italiako Giroko 20. etaparen profila: Verres-Sestriere (205 kilometro)
2025eko Italiako Giroko hogeigarren etapa maiatzaren 31n, larunbatean, jokatuko da. Azken-aurrekoa izango da, erabakigarria. Tropela Verresetik abiatu, eta Sestrieren amaituko da, 205 kilometroko ibilbidea egin ostean.
Mendiko etapa izango da. Txirrindulariek lau mendate gainditu beharko dituzte: 4. mailako bat, 2. mailako bat, maila bereziko bat eta 3. mailako bat.
Etaparen lehen zatia laua da, Canavesera iritsi arte. 65. kilometroan, 4. mailako Corio igoko dute, zailtasun handirik gabeko mendatea. Jarraian, Corio jaitsita, errepideak gorantz egingo du, ziklistek Colle del Lys mendatearekin topo egin arte. Colle de Lys 2. mailako mendatea da, 13,7 kilometroko igoera du, eta % 4,3ko batez besteko maldak; hasieran (% 7,1eko batez bestekoa) eta amaieran (% 6,2ko batez bestekoa) ditu zati gogorrenak.
Colle de Lysetik jaitsita, txirrindulariek eguneko mendate gogorrena igo beharko dute: Colle delle Finestre. Kategoria bereziko mendatea da, eta 18,5 kilometroko igoera gogorra du, batez beste % 9,2ko maldak baititu. Zenbait zatitan, % 10etik gorako aldapak ere badaude.
Finestre igota, jaitsiera labur baten ostean, 3. mailako Sestrieren amaituko da etapa. 16,2 kilometroko igoera luzea baina leuna da, batez beste % 3,8ko aldapak baititu; malda gogorrenak % 7koak dira. Igoera erosoa da Giroko protagonistentzat, baina lehenagotik pilatutako nekeak eragina izan dezake.
ETAPAREN PROFILA
Zuzenean, 16:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n, eta 17:45ean hasita, ETB2n.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 20. etapa (maiatzak 31, larunbata)
Ibilbidea: Verres-Sestriere
Distantzia: 205 km
Hasiera-ordua: 12:20
Amaiera ordua: 16:57 (40 km/h) | 17:15 (38 km/h) | 17:34 (36 km/h)
Mendiko saria: Corio (4. maila), 69,2. kilometroan; Colle del Lys (2. maila), 115,7. kilometroan; Colle delle Finestre (Coppi gaina), 177,5. kilometroan; Sestriere (3. maila), 205. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon