Plapp australiarrak irabazi du Giroko zortzigarren etapa, ihes eginda, eta Arrieta laugarren izan da
Luke Plapp (Team Jayco AlUla) australiarrak irabazi du larunbat honetan Giulianova eta Castelraimondo artean jokatu den Italiako Giroko 8. etapa, 197 kilometroko ibilbidea izan duena, azken 45 kilometroak bakarrean eginez. Bestalde, Igor Arrieta (UAE Emirates) nafarra podiumean sartzeko borrokatu da, baina laugarren postuarekin konformatu behar izan du.
Sailkapen nagusian, Diego Ulissi (XDS Astana) italiarrak (etapan hirugarren izan da) lidergoa kendu dio Primoz Roglic (Red Bull-BORA) esloveniarrari. Lorenzo Fortunato (XDS Astana) herrikidea dago orain bigarren, 12 segundora, eta Roglic hirugarren, 17ra.
Ia lehen metrotik izan dira erasoak tropelaren buruan, baina protagonismoa Mads Pedersen (Lidl-Trek) danimarkarrak hartu du tarteko lehen esprintean. Hala ere, ia 90 kilometro egin behar izan ditu tropelak eguneko ihesaldia osatzeko.
Jonathan Lastra (Cofidis) bilbotarra eta Igor Arrieta (UAE Team Emirates-XRG) iruindarra izan dira euskal ordezkariak lasterketa burua osatu duten 18 laguneko taldean.
Plapp izan da lehena Montelagon, eta atzean utzi ditu ordura arte iheskide zituen hiru aurkariak, Arrieta barne. Euskal txirrindulariak gaizki pasatu du gailurretik gertu haren gurpilari jarraitzen saiatu ondoren.
Helmugarako 25 kilometroren faltan, Plappek 50 segundora zituen Arrieta, Ulissi eta Kelderman.
45 kilometro lagunik gabe egin ondoren, 4 ordu, 44 minutu eta 20 segundoko denbora egin du Plappek helmugan. 38 segundora helmugaratu da Kelderman, bigarren, Ulissiri aurrea hartuta bien arteko esprintean.
8. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- PLAPP Luke (Jayco) 4:44:20
2.- KELDERMAN Wilco (Visma) +0:38
3.- ULISSI Diego (Astana) d. b.
4.- ARRIETA Igor (UAE) +1:22
5.- PRODHOMME Nicolas (Decathlon) +1:35
6.- VENDRAME Andrea (Decathlon) +1:48
7.- FORTUNATO Lorenzo (Astana) d. b.
8.- STEINHAUSER Georg (EF) +2:59
9.- BARDET Romain (Picnic) +3:02
10.- MARTINELLI Alessio (VF) +4:37
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - ULISSI Diego (Astana) 29:21:23
2 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) +0:12
3 - ROGLIC Primoz (Red Bull) +0:17
4 - AYUSO Juan (UAE) + 0:20
5 - DEL TORO Isaac (UAE) + 0:26
6 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:44
7 - POOLE Max (Picnic) + 0:47
8 - STORER Michael (Tudor) + 0:50
9 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:51
10 - YATES Simon (Visma) +0:56
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon