2025eko Italiako Giroko 8. etaparen profila: Giulianova-Castelraimondo (197 km)
Maiatzaren 17an, larunbatean, 2025eko Italiako Giroko 8. etapa jokatuko da, Giulianova eta Castelraimondo artean. Etapak 197 kilometroko ibilbidea izango du, eta txirrindulariek lau mendate gainditu beharko dituzte: 4. mailako bat, 3. mailako bi eta 1. mailako bat.
Ibilbideko 1. mailako mendate bakarra Valico di Santa Maria Maddalena (1.455 m) izango da. 13,1 kilometroko igoera eta batez beste % 7,4ko maldak ditu. Etaparen amaieran, bi igoera labur baina gogor izango dira: Castel Santa Mariakoa eta Gagliolekoa (4. maila). Lehenengoa bi kilometroko igoera da, eta % 13rainoko maldak ditu. Ondoren, helmugarako 6,5 kilometro falta direnean, Gagliole igoko dute: 800 metroko igoera eta % 12rainoko maldak ditu.
Azken hori gainditutakoan, jaitsiera azkar eta teknikoa dator, azken 2 kilometroetan sartu arte, eta amaierako bi kilometroek goranzko joera izango dute.
Etapa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en 13:25ean, ETB4n 14:00etan eta ETB1en 15:15etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (maiatzak 17, larunbata)
Ibilbidea: Giulianova-Castelraimondo
Distantzia: 197 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h)
Mendiko saria: Croce di Casale (3. maila), 60,9. kilometroan; Sassotetto (1. maila), 104,9. kilometroan; Montelago (3. maila), 152,1. kilometroan; Gaglioie (4. maila), 190,5. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon