Pogacar esloveniarra izango da Giroko faborito nagusia, gainerako izen handien faltan
Bihar Turinen hasi, eta maiatzaren 26ra arte jokatuko da Italiako Giroa. Izen handien faltan, Pogacar Giroan eta Tourrean garaipen bikoitz historikoa lortzen saiatuko da. Mende honetan inork ez du halakorik lortu, eta Corsa Rosako bere lehen garaipena eskuratuz gero, bera izango da lehena, ondoren Frantzian ere nagusitzen bada.
Ibilbidean zehar banakako erlojupekoa eta esprinterrentzako etapa amaierak nabarmentzen dira. Gainera, Mortirolo eta Stelvio tontor mitikoak igo beharko dituzte ziklistek. Guztira, goi-mendiko bost etapa, erdi-mendiko zortzi, sei etapa lau eta bi erlojupeko izango ditu.
Baja garrantzitsuak
Jonas Vingegaard, Primoz Roglic (iazko irabazlea) eta Wout van Aert eta Remco Evenepoel belgikarrak ez dira bertan arituko. Beraz, hautagaien zerrendan eskarmentu handiko txirrindulariak murriztu dira, baina Nairo Quintana kolonbiarra (2014ko irabazlea eta Movistar Teameko liderra) eta Geraint Thomas britainiarra (iazko bigarrena eta 2018ko Frantziako Tourreko txapelduna) nabarmentzen dira horien artean.
Ben O'Connor, Daniel Felipe Martinez, Cian Uijtdebroeks, Romain Bardet, Damiano Caruso, Antonio Tiberi eta Juan Pedro Lopez ere arituko dira podiumerako lehian.
Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon