Italiako Giroaren 21. etaparen profila eta ibilbidea: Erroma - Erroma (135 kilometro)
2023ko Italiako Giroko 21. etapa jokatuko da maiatzaren 28an, igandean, eta, horrenbestez, bukatu egingo da 106. edizioa. Azken etapa Erroman hasi eta bukatuko da, eta 135 kilometroko ibilbide laua izango du.
Etapako lehen zatian kostalderaino helduko dira txirrindulariak, gero, berriz Erromara bueltatzeko. Italiako hiriburuan sei itzuli emango dizkio tropelak 13 kilometroko zirkuituari. Bihurgune arriskutsu batzuk daude, baita galtzada-harrizko zati batzuk ere.
Azken hiru kilometroetako errepidea zabala da, eta zuzengune luzeak ditu. Amaierako 700 metroek goranzko joeratxoa dute, baina horrek ez du esprinta baldintzatuko.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ondorengo ordutegietan: eitb.eus-en, etapa 15:05ean hasiko gara ematen, osorik izango da ikusgai; ETB1ek 17:00etan egingo du bat lasterketarekin, etapa amaitu arte.
ETAPAKO PROFILA
Fitxa TEKNIKOA:
Etapa: 21. etapa (maiatzak 28)
Iblbidea: Erroma - Erroma
Distantzia: 135 km
Goranzko desnibel metatua: 500 m
Irteera ordua: 14:00
Iritsiera ordua 18:33 (42 km/h), 18:43 (40 km/h), 18:53 (38 km/h).
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon