Geoghegan Hartek hautsita du ezkerreko aldaka, eta ebakuntza egingo diote
Tao Geoghegan Hartek hautsita du ezkerreko aldaka Italiako Giroko 11. etapan izan duen erorikoaren ondorioz, Ineos Grenadiers taldeak asteazken honetan, maiatzaren 17an, adierazi duenez.
Erresuma Batuko txirrindularia erori egin da helmugarako 66 kilometro falta zirenean. Alessandro Covik (UAE Emirates) eragin du erorikoa, eta berarekin batera joan dira lurrera Geoghegan Hart, Geraint Thomas (Ineos Grenadiers) liderra eta Primoz Roglic (Jumbo Visma). Thomasek eta Roglicek ez dute arazorik izan aurrera jarraitu eta etapa bukatzeko; Tao Geoghegan Hartek, ordea, lasterketa utzi behar izan du. 2020ko Giroko irabazlea Genovako ospitalera eraman dute.
Britainiarra sailkapen nagusiko hirugarrena zen, Thomas taldekide eta liderrarekiko bost segundora, baina lasterketa utzi behar izan du. Ineos Grenadiersek gaineratu duenez, Tao Geoghegan Hartek ebakuntza-gelatik pasatu beharko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon