Geoghegan Hartek eta Rodriguezek Italiako Giroa utzi dute, erorikoen ondorioz
Tao Geoghegan Hart (Ineos Grenadiers) eta Oscar Rodriguez (Movistar) txirrindulariek 2023ko Italiako Giroa utzi dute asteazken honetan, maiatzaren 17an, 11. etapan izan dituzten erorikoen ondorioz.
Helmugarako 66 kilometro falta zirenean erori da Geoghegan Hart, eta lasterketa utzi du 2020ko Giroko irabazleak. Erorikoa Alessandro Covik (UAE Emirates) eragin du, eta Geraint Thomas (Ineos Grenadiers) eta Primoz Roglic (Jumbo Visma) ere lurrera joan dira; hala ere, biek ala biek etapa amaitu ahal izan dute.
Kilometro batzuk geroago, Oscar Rodriguez (Movistar) erori da. Nafarroako txirrindularia bide-seinale baten kontra jo da, eta, ondoren, errepide bazterreko etxe bateko hormaren aurka ere. Ospitalera eraman behar izan dute, eta Giroa utzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon