Italiako Giroaren 14. etaparen profila eta ibilbidea: Sierre-Cassano Magnago (193 km)
Mendiko bi etapen arteko trantsiziozko jardunaldia jokatuko dute larunbatean, maiatzak 20. Ibilbideak 193 kilometro ditu, Sierren hasita eta Cassano Magnagon amaituta, eta Suitzako Alpeen erdigunean hasiko da. Lehen kilometroetan ibilbidea gogortzen joango da Passo del Sempione 1. mailako mendatea igo arte. 20,2 kilometroko igoera da, batez besteko % 6,5eko aldaparekin. Malda gogorrenek % 14ko desnibela dute.
Jaitsiera luzea du mendateak, 150 kilometrokoa, eta zorrotz jokatzekoa. Ondoren, ibilbidea laua izango da azken kilometrora iritsi arte, hor % 3ko igoera txikia izango dute 300 metroko azken zuzengunera iritsi arte.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:20tik aurrera; ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 13. etaparen profila | Ikusi 15. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 14. etapa (maiatzak 20)
Ibilbidea: Sierre – Cassano Magnago
Distantzia: 193 km
Goranzko desnivel metatua: 1.600 m
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:58 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:32 (37 km/h).
Mendiko saria: Passo del Simpione (1. mailakoa), 56. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon