2023ko Giroa 18,4 kilometroko erlojupeko batekin hasiko da
2023ko Italiako Giroa Abruzzo eskualdetik abiatuko da maiatzaren 6an hasiko da, Fossacesia Marinan hasi eta Ortonan amaituko den 18,4 kilometroko banakako erlojupeko batekin. Ibilbide berezia izango du, zeren kilometro ia guztiak bidegorritik zehar egingo baitira, antolakuntzak asteazken honetan jakitera eman duenez.
Bigarren etapa Teramotik San Salvora joango da (204 kilometro), tropeleko txirrindulari azkarrenentzat egokia izango dena. Hurrengo egunean, txirrindulariak Vastotik abiatuko dira eta Abruzzo eskualdea utziko hegoaldera jotzeko.
Bestalde, zazpigarren etapa Gran Sasso (Campo Imperatore) mendatean amaituko da, 218 kilometro egin ondoren, igotzaileentzat pentsatutako jardunaldi batean. Izan ere, laugarren urtez jarraian, Abruzzoek aldapan gora bukatuko den etapa hartuko dute. Aurreko bi aldietan, etapa irabazleek -Egan Bernal, Campo Felicen (2021) eta Jai Hindleyk Blockhausen (2022) -, Italiako Giroa irabazi zuten.
Bigarren aldia izango da Italiako Giroa Abruzzo eskualdetik irtengo dena. 2001ean, Rik Verbrugghek Montesilvano Marina-Pescarako erlojupekoa irabazi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon