Bouwmanek irabazi du mendiko lehen etapa
Italiako Giroko zazpigarren etapa, Diamante eta Potenza artekoa, Koen Bouwman (Jumbo) nederlandarrak irabazi du, ihesaldi luze-luze baten ondoren. 196 kilometroko ibilbidea izan da, mendiko lehen etapa.
Bouwman Davide Formolo italiarrarekin eta Tom Dumoulin eta Bauke Mollema nederlandarrekin batera iritsi da Potenzara, baina atzean utzi ditu azken metroetan erritmoa aldatuta.
Juan Pedro Lopez (Trek-Segafredo) tropelarekin batera iritsi da eta maglia arrosa mantentzen jarraituko du laugarrenez jarraian.
7. ETAPA:
Etapako sailkapena:
1-. BOUWMAN Koen Jumbo-Visma 5:12:30
2-. MOLLEMA Bauke Trek - Segafredo +0:02
3-. FORMOLO Davide UAE Team Emirates +0:02
4-. DUMOULIN Tom Jumbo-Visma +0:19
5-. VILLELLA Davide Cofidis +2:25
6-. KÄMNA Lennard BORA - hansgrohe +2:59
7-. ALBANESE Vincenzo EOLO-Kometa +2:59
8-. ALMEIDA João UAE Team Emirates +2:59
9-. VALVERDE Alejandro Movistar Team +2:59
10-. CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +2:59
16-. LANDA Mikel BAHRAIN Victorious + 2:59
19-. BILBAO Pello BAHRAIN Victorius + 2:59
Sailkapen nagusia:
1-. LÓPEZ Juan Pedro Trek - Segafredo 28:39:05
2-. KÄMNA Lennard BORA - hansgrohe +0:38
3-. TAARAMÄE Rein Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +1:02
4-. YATES Simon Team BikeExchange - Jayco +1:42
5-. VANSEVENANT Mauri Quick-Step Alpha Vinyl Team +1:51
6-. ALMEIDA João UAE Team Emirates +1:58
7-. KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +1:59
8-. BILBAO Pello Bahrain - Victorious +2:00
9-. BARDET Romain Team DSM +2:06
10-. CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +2:06
12-. LANDA Mikel Bahrain Victorious +2:15
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.