2022ko Italiako Giroko 8. etaparen profila eta ibilbidea: Napoli – Napoli (153 km)
Italiako Giroko 8. etapa Napolin hasi eta amaituko da maiatzaren 14an, larunbatean. Tropelak 153 kilometroko ibilbide gorabeheratsua osatu beharko du.
Etapako lehen 75 kilometroak gainditu ostean, Bacolin, txirrindulariek lau itzuli eman beharko dizkiote Monte di Procidako 19 kilometroko barrutiari. Lau itzuliak eman ostean, zirkuitua utzi eta Napolirantz bueltatuko dira, Bacolira iristeko egindako bide beretik. Azken hiru kilometroak erabat lauak dira. Egun aproposa iza daiteke ihesaldi bat garaipena lortzeko aukerekin hel dadin.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 13:25etik aurrera. ETB4k 14:15etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 7. etaparen profila | Ikusi 9. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (maiatzak 14)
Ibilbidea: Napoli – Napoli
Distantzia: 153 km
Hasiera-ordua: 13:35
Amaiera-ordua: 17:03 (45 km/h) | 17:14 (43 km/h) | 17:25 (41 km/h).
Mendiko saria: Monte di Procida (4. mailakoa), 118,7. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon