Bernalek bereganatu du Giroa eta Gannak azken erlojupekoa
Egan Bernal (INEOS Grenadiers) txirrindulari kolonbiarrak Italiako Giroaren 104. edizioa irabazi du igande honetan, hogeita batgarren eta azken etapan sailkapen nagusian zeukan abantailari eutsi ostean.
Horrela, Bernalek (24 urte) bere bigarren itzuli handia irabazi du, 2019ko Frantziako Tourrean nagusi izan ondoren. Ineoseko ziklista Italiako lasterketa handia irabazten duen bigarren kolonbiarra izango da horrenbestez; izan ere, 2014an Nairo Quintanak ireki baitzuen bidea bere herrialderako.
Damiano Caruso italiarrak (Bahrain) bigarren bukatu du, irabazlearengandik 1:29ra. Podiumeko azken postua Simon Yates britainiarrarentzat (BikeExchange) izan da, 4:15era. Maglia arrosa bereganatzeaz gain, Bernalek bi etapa garaipen eta lasterketako gazterik onenaren saria ere eskuratu ditu, eta Ineos bere taldea nagusitu da taldekako sailkapenean.
Bitartean, Ganna (INEOS Grenadiers), hasierako erlojupekoan gailendu zena, nagusitu da Giroa itxi duen erlojuaren aurkako proban ere (29,4 kilometrokoa) 33:48ko denborarekin. Munduko txapeldunak, gainera, zulatua izan eta bizikletaz aldatu behar izan du.
Aitzitik, ezusteko horrek ez dio eragotzi eta irabaztea 12 segundoko tartea aterata Rémi Cavagna frantziarrari (Deceuninck-Quick STEP). Hori bai, Cavagnak ere ezbeharra izan du, hesi batzuen aurka jo baitu, eta denbora galdu. Hirugarren tokian Edoardo Affini italiarra (Jumbo-Visma) sartu da 13ra.
21. etapako sailkapena:
1 - GANNA Filippo (INEOS) 33:48
2 - CAVAGNA Rémi (Deceuninck) +0:12
3 - AFFINI Edoardo (Jumbo) +0:13
4 - SOBRERO Matteo (Astana) +0:14
5 - ALMEIDA João (Deceuninck) +0:27
6 - WALSCHEID Max (Qhubeka) +0:33
7 - BETTIOL Alberto (EF) +0:34
8 - TRATNIK Jan (Bahrain) +0:42
9 - MOSCON Gianni (INEOS) +0:44
10 - KEISSE Iljo (Deceuninck) +0:47
-------------------------------------
Behin betiko sailkapen nagusia:
1 - BERNAL Egan (INEOS) 86:17:28
2 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:29
3 - YATES Simon (BikeExchange) +4:15
4 - VLASOV Aleksandr (Astana) +6:40
5 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) +7:24
6 - ALMEIDA João (Deceuninck) +7:24
7 - BARDET Romain (DSM) +8:05
8 - CARTHY Hugh (EF) +8:56
9 - FOSS Tobias (Jumbo) +11:44
10 - MARTIN Dan (Israel) +18:35
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.