Mikel Landak agur esan dio Giroari eroriko baten ondorioz
Mikel Landak (Bahrain Victorious) agur esan dio Italiako Giroari, asteazken honetan egin den bosgarren etapan erorikoa izan ostean. Murgiako (Araba) txirrindularia erori egin da helmugarako 3,9 kilometro falta zirenean.
Eroriko latza izan du Landak, lasterketako seinaleztapen kartel baten aurka kolpea hartu eta lurrera joan ostean. Taldekide batzuk zain geratu dira, baina euskal txirrindulariak ezin izan du jarraitu, eta ospitalera eraman dute.
Landa protagonista izan zen laugarren etapan, Sestolako igoeran erasoa jota, eta asteazken honetan erorikoa izan du, eta lurrera joan da laugarren etapa irabazi zuen Joe Dombrowskirekin (UAE Emirates) batera.

Pello Bilbao, Bahrain Victoriouseko taldeburua
Franco Pellizotti Bahrain Victorious taldeko kirol zuzendariak Mikel Landaren erorikoa nola gertatu den azaldu dio EITB Mediari. Gainera, italiarrak gogorarazi du Bahrain Victoriousentzat ez dela Giroa amaitu, eta Pello Bilbao izango dela taldeburua hemendik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon