Tim Merlier nagusitu da Giroko lehen esprintean
Tim Merlier (Giant Alpecin) belgikarrak irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa, esprint urduri batean: Giacomo Nizzolo (Team Qhubeka), Elia Viviani (Cofidis), Dylan Groenewegen (Jumbo Visma) eta Peter Sagan (Bora) gainditu ditu.
Filippo Ganna italiarrak (INEOS) sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, bere abantaila zertxobait handituta. Izan ere, lehen etapako irabazleak tarteko esprint bat aprobetxatu du aurkariei hiru segundo gehiago sartzeko.
Remco Evenepoel (Deceuninck) belgikarrak ere bi segundo batu ditu, Joao Almeida portugaldarraren lanari esker.
Txirrindulariek jardunaldi lasaia jokatu dute Italiako errepideetan barrena, oso ohikoa lasterketa horren hasieran. Hala, tropelak atseden hartzea erabaki du Stupinigi eta Novara artean jokatu den 179 kilometroko etapan.
Etapa hasieran hiru kideko ihesaldi bat baimendu du tropelak, hiru italiarrez osatutakoa: Vincenzo Albanese (Eolo Kometa), Filippo Tagliani (Androni Giocattoli), eta Umberto Marengo (Bardiani), baina haiek ere argi zuten euren ahaleginak ez zuela arrakastarik izango, eta eguna esprintean erabakiko zela, gertatu den bezala.
Lasterketaren 104. edizioaren hirugarren etapa jokatuko da astelehen honetan, Biellatik abiatu eta Canalen amaituko den 190 kilometroko jardunaldia. Hiru mendate (hirugarren mailako bat eta laugarren mailako bi) gainditu beharko dituzte txirrindulariek esprintean amaitu daitekeen etaparen amaierara iritsi orduko.
2. etapako sailkapenak:
1 - MERLIER Tim (Alpecin) 4:21:09
2 - NIZZOLO Giacomo (Qhubeka) ,,
3 - VIVIANI Elia (Cofidis) ,,
4 - GROENEWEGEN Dylan (Jumbo) ,,
5 - SAGAN Peter (BORA) ,,
6 - MOSCHETTI Matteo (Trek) ,,
7 - FIORELLI Filippo (Bardiani) ,,
8 - NAESEN Lawrence (AG2R ,,
9 - CIMOLAI Davide (Israel) ,,
10 - EWAN Caleb (Lotto) ,,
11 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) ,,
12 - KANTER Max (DSM) ,,
13 - BELLETTI Manuel (EOLO) ,,
14 - DE BUYST Jasper (Lotto),,
15 - MINALI Riccardo (Wanty) ,,
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon