Vlasov eta Gorka Izagirre, Astana taldeko gizon indartsuenak
Astana-Premier Tech taldeak larunbatean hasi behar den Italiako Girorako bere taldea aurkeztu egin du.
Bertan, Aleksandr Vlasov agertzen da taldeko txirrindulari indartsuena bezala sailkapen nagusian postu on bat egiteko. Helburu hori lortzeko Gorka Izagirre izango du ondoan laguntzeko.
Taldea Luis Leon Sanchez espainolak, Fabio Felline, Matteo Sobrero eta Samuele Battistella italiarrek, Harold Tejada kolonbiarrak eta Kazakhstaneko Vadim Pronskiyek osotzen dute.
Giuseppe Martinelli kirol-zuzendariak errusiarra taldeko gizon indartsua izango dela baieztatu du, "Vlasov izango da Giroan gure gizon indartsua sailkapen nagusirako. Halere, jakin badakigu ziklista onak ditugula etapa garaipenak lortzeko, hots, Luis Leon Sanchez eta Gorka Izagirre. Sasoiko daude biak eta oso motibatuta daude".
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon