2021eko Giroa Turinen hasiko da, maiatzaren 8an, 9 kilometroko erlojupekoarekin
Italiako Giroko 104. edizioa Turinon hasiko da, maiatzaren 8an, eta hilaren 30ean amaitu.
Lehen egun horretan, erlojuaren kontra arituko dira txirrindulariak Turinen bertan, 9 kilometroko ibilbidean. Bigarren egunean, 173 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, Stupigini eta Novara herrien artean, eta hirugarrena Biellen hasi eta Canalen amaituko da, 187 kilometro egin eta gero.
Hasierako hiru etapen berri eman dute antolatzaileek, eta hilaren 10ean egingo dute ibilbide osoaren aurkezpena.
Tao Geoghegan Hart (Ineos) txirrindulariak elastiko arrosa defendatuko du aurten.
2021eko Giroko lehen etapak
Maiatzaren 8an, 1. etapa, Turin-Turin, 9 km (erlojupekoa)
Maiatzaren 9an, 2. etapa, Stupinigi-Novara, 173 km
Maiatzaren 10ean, 3. etapa, Biella-Canale, 187 km
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon